2008/12/18

Agur, Snif, Snif...

Agurra idazteko momentua iritsi zaigu... Snif, Snif...
Taldean oso gustora ibili gara nahiz eta hasieratik ez ezagutu. Ariketak egin ahala, gure harremanak estutzen joan dira. Talde lanerako giro ona eta praktikoa eduki dugu, ez dugu arazorik izan lanak aurrera eramateko. Ez dugu denborarik galdu noraezean. Orokorrean gustora aritu gara lanean eta ikasgai honetan ezagutzen ez genituen Interneteko zenbait aukera berri erabili ditugu. Honek gure etorkizunerako erabilgarriak izan daitezkela uste dugu. Egia esateko, gaur egun praktikan jarri ditugu.
Besterik gabe ikasgai egokia dela iruditzen zaigu bizitzako arlo ezberdinetan aritzeko aukerak zabaldu dizkigulako.
Ez agur, gero arte baizik.
Mila esker Lore.

ERABILITAKO BALIABIDEAK

Klasean erabilitako, baliabide ezberdinen iritzia azalduko dugu une batez:
BLOG-a: Gauza interesgarria, ezagutzen genuen baina taldeko inorrek ez zuen blog-ik egin, klase honetara iritsi aurretik. Ondo dago, edozein momentutan sarrerak aldatzea ahalbidetzen duelako. Klaseko orduak erabili ditugu Blog hau osatzeko, gero denbora librean saltseatzen ibili da bakoitza bere kabuz, eta Blog-a aldatzen joan gara piskanaka piskanaka.
DOCS-a: Hau ere erabili dugu askotan... batez ere gordetako dokumentu guztiak ikusi daitezkelako edozein momentuan. Nahiz eta dokumentu berean aldaketak egin, egindako aldaketa guztiak errekuperatu daitezke. Lanerako lan interesgarria iruditu zaigu. Dossierrean doazen orri asko bertan gorde ditugu.
SLIDESHARE: Hau Power Pointa blogera igotzeko erabili genuen. Ingelesez dago orria. Edozer gauza blogera igotzeko balio du. Pena haundia hartu genuen, gure Power Pointeko aurkezpeneko super efektuak blogean galdu zirela ikusi genuenean. Bertsio berrietan, arazo hau konponduko dela espero degu. Tresna interesgarria dela deritzogu berriro ere.
SITES: Docs modura erabiltzen da, baina kasu honetan .doc izan beharrean, artxibo modura gordetzen da. Hau ere pila bat erabili degu taldean.
WIKI: Daukan planteamendua oso interesgarria iruditu zaigu, baina egia esateko ez dugu ezertarako erabili. Kritika modura, Wikipediaz hitzegin nahi dugu. Edonor izanda informazioa ematen duena, arriskutsua iruditzen zaigu informazioa desbideratu daitekelako bai onerako eta bai txarrerako. Informazioa azkar bilatzeko egokia iruditzen zaigu, baina sakondu nahi badugu, hamaika bat web begiratu beharko ditugu gauza guztietaz hobeto jakiteko. Beraz, hor garrantzitsua den gauza bakarra norberaren interesa da.
MOODLE: Orokorrean ez zaigu gustatzen... zaharkitua eta txapuzeroa iruditzen zaigu. Ez dakigu nola egin hobeto, baina hobetu daitekeela uste dugu. Gauzak ez dira berehala aurkitzen, eta askotan zerbitzurik dago. Apunteak lortzeko erabili dugu, baina asignatura batean arazoak eduki ditugu hortik informazioa jeisteko.

JOKO DIDAKTIKOAK

Ariketa honen helburua, joko didaktiko bat ona izateko ze irizpide bete behar dituen aztertzea da. Horretarako, guk aukeraturiko irizpideak ezarri ditugu eta ea merkatuan aurki daitezkeen bi joko gure irizpideak betetzen dituen edo ez ikusi dugu. Hauek izan dira aztertutako bi jokoak: Xango (haur hezkuntza) eta Geografia jolasten ikasi.
Lehenik eta behin, lehen esan bezala, guretzako joko batek ze irizpide eduki behar zituen adostu genuen denon artean. Ondoren, bi jokoekin aritu ginen eta bere ezaugarriak aztertu genituen:
XANGO: 5 urteko haurrei bideratutako jokoa, matxinsaltoi baten bidez. Kontalaria den Xango 12 ipuin eskaintzen ditu, bai irakurtzeko bai entzuteko. Ipuinetatik aparte, zenbait joko eskaintzen ditu ere bai: batuketak, margoketa... Joko bakoitzak zailtasunaren araberako nibela dauka. Ariketak egiteko ez dago denbora mugaturik.
GEOGRAFIA: DBHko lehen ziklora bideratutako jolasa. Jolasaren bitartez, geografia politikoa eta fisikoa ikas daiteke, erantzuteko denbora bat izanik. Zailtasunaren araberako nibel ezberdinak daude.

JOKO DIDAKTIKOEN KRITIKA:
Teknologia berrien mundua hain azkar aldatzen denez, Euskal Herrian bihar aterako den mota hauetako joko didaktikoak, zaharkituak gelditzen dira merkatura atera baino lehen. Oso bortitza da hau esatea, baina egi borobila da. Momentu honetan merkatuan zer dagoen ikusirik eta Gabonak gainean daudelarik, haur ugari Olentzerori Nintendo DS delakoa edo eta Wii, Play Station, X-Box... eskatzen ari dira. Haur hauek teknologia berri hauekin jaio eta hazi dira. Jokoak instante batean kargatzen dira, oso azkarrak dira, haur gehienak daude hauekin familiarizatuak, ezin dira egon ordu bat , ezta minutu bat ere egon zai, gu edo eta gurasoak joko batekin jolasteko esperoan egoten ginen bezala. Gaur egun, guk ere gauza inmediatoak nahi ditugu. Bestela pentsatu ezazue zer gertatzen den Windows-a behar duena bainon gehiago irekitzen tardatzen duenean, edo eta Internet irekitzen saiatzen garenean eta ez doanean... Haurrak merkatuan dauden jokoekin pilla bat ikasten dute eta kanpotik datozen jokoak (didaktikoak) dituzte gustoko: Grafiko hobeak interesgasrriak, azkarrak, Merchandising dutenak... Euskal Herria horrelako jokoak egiteko gai direla uste degu... batez ere Euskal Herritik kanpo gauza hauetan dabiltzan jende ugari dagoelako lanean. Pena da hemen horrelako jokoak ez bermatzea.

2008/12/09

ORDUEN BANAKETA

Praktika honetan legeak planteatzen dituen ordu banaketen inguruan aritu gara, zentruaren esku geratzen diren 5 ordu libre horietan zentratuz.
Orokorrean ez dugu arazorik eduki orduen banaketa egiteko orduan. Izan ere, banaketa garaian Matematika, Gizarte eta Natur Zientzien orduak berdinduak egon behar dutela adostu baikenuen. Horrela, Batxilergoan aukeraketa egiteko garaian, 3 hiru arlo hauek berdin landuak izango zituzten ikasleek.
3 gai hauek berdintzeaz gain, tutoretzari garrantzia eman behar zitzaiola ikusi genuen eta horregatik beste ordu 1 bertan inbertitzea adostu genuen. Modu honetan DBHko lehen zikloko kurtso bakoitzean ordu bat eskainiko zaio tutoretzari.
Hala ere, eztabaida sortu zen azken ordua nori eman adosteko orduan. Izan ere, taldekide batek plastikari eman nahi baitzion, kreatibidadea eta inprobisazioa lantzen duela argudiatuz. Gainera, plastikari bi ordu bakarrik emanez gero, haurrak lanean hasterako bukatu behar dutela esaten zuen. Azkenean, plastikaz gain arlo hori lantzen den beste zenbait irakasgai eskeintzen direnez (teknologia eta tailerrak), gelditzen zen ordu hori heziketa fisikoari ematea erabaki genuen. Horrek ere eztabaida sortu zuen, izan ere, plastika defendatzen zuenak, kirolak konpetibidadea besterik ez duela bultzatzen esan baitzuen. Baina besteen ustez, kirolak konpetibidadea bultzatzen badu ere, beste gauza positiboagoak ere lantzen ditu, hala nola, disziplina, elkarkidetza, harremanak estutzen laguntzen du eta osasunerako onuragarria da.
Eskainitako bigarren praktikari buruz esan, taldekide guztiak ados geundela erlijioa kentzearekin. Gure esperientzia kontuan hartuz, erlijioaren ordez, etika egiten genuen eta aberasgarriagoa iruditzen zaigu, bertan erlijio eta kultura ezberdinak ikasten baikenituen. Gainera, erlijioa kenduz gero, beste hizkuntza bat ikasteko aukera eskaini daitekeela ikusten dugu, frantsesa esaterako.
Azken ariketan, libre gelditzen diren 5 orduak errefortzu ordu bezala uzten dira. Aukera hau teorikoki egokia iruditzen zaigu, nahiz eta praktikara eramatea konplikatua ikusi. Iruditzen zaigu, errefortzu ordu hauek, beti irakasgai berdinei bideratuta egongo direla orokorrean. Irakasgaien garrantzia klasifikatzeko ohitura baitago eta plastikako irakasleak esaterako, errefortzu orduak eskatuko balituzke ez litzaizkiokela eskainiko matematikak garrantzia gehiago duela argudiatuko bailukete. Gainera, irakasleek ez badute errefortzuen beharrik ikusten zer gertatuko litzateke ordu horiekin?
Bukatzeko esan, ariketa hau egiterako orduan, taldekide bakoitzak ikasi duena defendatzeaz gain, gure txikitako esperientziek eta gustuek ere zer ikusi handia izan dutela izandako eztabaidetan.

2008/11/25

HEZKUNTZA LEGEEN KONPARAKETA

Hirugarren ariketa honen helburua Espainiako Hezkuntza Sisteman emandako aldaketak aztertzea eta konparatzea da. Honetarako Loreak emandako taulez gain informazioa bilatu dugu interneten, ondoren lau legeen konparaketa taula osatu dugu eta orain blogean hauen inguruko hausnarketa azalduko dugu bi aspektu kontuan hartuz: batetik testuingurua eta bestetik batetik bestera emandako berrikuntzak.
Testuingurua
LGE: 1970an atera zen aurrera. Diktadura urteak ziren eta 1857ko Moyano Legea jada zaharkituta zegoen. Diktaduraren helburua gizartea modernizatzea zen, industria garatzeko eta ekonomikoki aurrerapausua emateko. Kontuan hartu behar dugu garai hauetan landa munduaren pisua handia zela eta analfabeto kopurua ere altua zela, legean aipatzen den moduan %75ra heltzen zen.
LOGSE: 1990. urtean sortu zen eta PSOEren hirugarren legislaturapean eman zen. Historikoki beste aurrerapauso bat antzematen da: 1986an Europar Batasunean sartzen da eta honekin Espainia mundura zabaltzen dela dirudi. Honen adibideak dira baita 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoak eta Sevillako Expoa. Aurrerapauso hau LOGSEko organigraman bertan ikus daiteke, LGErekin alboratuz Eusko Jaurlaritzaren zigilua duela, horrela argi ikusten da Hezkuntza ez dela Diktaduran bezala entidade bakarrean zentralizatzen.
LOCE: 2002an aurkeztu zen PP gobernuan zegoelarik eta ez zen inoiz hezkuntzan aplikatzera iritsi. Lege honen aurkezpenarekin istiluak egon ziren eta istilu hauen isla organigraman ikus daitezke: ez da kasualitatea "aprobado por el parlamento" azaltzea, PPk bakarrik zegoenean hau aurrera ateratzeko prest. Kontuan hartu behar da 1998tik aurrera inmigrazioa hasi zela eta residente kanpotarrak bost aldiz hazi zirela eta fenomeno honi erantzuteko beharra ikusi zuten.
LOE: 2006an PSOEren gobernuak onartutako lege honekin, aurreko gobernu popularrak aurrera ateratako hezkuntza legedia alboratuko da. Oraindik guztiz aplikatzeko dagoenez, ez da ondoriorik ikusi, baina garai modernoen iritsieraren isla badauka. Alde batetik, hezkuntza estatua bera modernizatzeko tresnatzat dauka, bertan biztanleria osoak ikasi dezake bazterketa edo diskriminaziorik gabe. Beste aldetik, Unibertsitateko aldaketak sartzen ditu eta Goi Mailako Europar Espazioaren aplikazioa barneratzen du. Hau da, Bologna prozesua sartzen du eta berak hartzen ditu Unibertsitateen eskumen asko: zikloen banaketak, titulu eskaintza...
Berrikuntzak
Atal honetan azken lau legeen arteko berrikuntza nagusienak aztertuko dira, LOGSE eta LGEen arteko konparaketarekin hasiz.
LOGSE: Aldaketa ugari dakartza, baina garrantzitsuenak hauek dira: 16 urte arte derrigorrezkoa, haur eskola (0-3 urte) eta haur hezkuntza (3-6) bereizten ditu,mugikortasun aukera ugari, derrigorrezko sarrera probak ezartzen dira, Lanbide Hezkuntzaren aukera sartzen du, baita Batxilerreko 3 modalitate ezberdin (arte, zientzia-teknologikoa; letrak).
LOCE: DBH 3. mailan humanistiko-zientifiko eta teknologikoaren artean erabaki beharra. Era berean batxilergoko titulua lortzeko azterketa, reválida, ezartzen da 1970eko legediarekin ezabatu zena. Azkenik 25 urtetik gorakoentzat unibertsitaterako sarrera proba sortzen da.
LOE: LOCEko DBHko banaketa desagertzen da, titulu tekniko gehiago bereizten dira, proba diagnostikoak sartzen dira eskolarizazioan zehar eta unibertsitatea fase gehiagotan banatzen da.

Ikusi daitekeen moduan lege bakoitza garai berrietara moldatzen saiatzen da.
Hala ere zeharka ikusi daitekeen moduan, alderdi politiko bakoitzak bere interesen arabera jokatzen du hezkuntzan, honen guztizko garapena mugatuz.


Hurrengo taulan ikus daitezke konparaketa zehatzagoak:




HEZKUNTZA MAILAN TEKNOLOGIAREN ARAZO ETA HELBURUAK

Ikt arazo eta helburuak
View SlideShare presentation or Upload your own.


HAUSNARKETA

Egun, ez dago zalantzarik, teknologia berriak, digitalizazioak eta hauek sortzen duten globalizazioa, gure gizartearen parte direla, eta hauei bizkarra ematea geroz eta zailagoa edo ezinezkoa izaten da.
Testuak azaltzen duen "Tercera Revolución Mundial" hori ez dakigu ez den gehiegizkoa, baina martxa hau jarraituz gero, egoera horretan egoteko geroz eta gertuago aurkituko ginake. Izan ere, azken hamarkadan izan den aldaketa teknologiko radikalarekin ez dugu asumitzea ez den beste aukerarik, gure gizarte eta bizitzaren parte baita.
Guzti honen alderdi onak kontaezinak dira askotan; zerbitzu egokiak, azkarrak, kalitatezkoak, aukera-anitzekoak.... baina askotan informazioaren masifikazio baten aurrean gaudela iruditzen zaigu, eta hau askotan arazo bat izatera heldu daiteke.
Edozein beharren aurrean, milaka erantzun desberdin ditugu eta hauek filtrazio bat egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu, era batean edo bestean, informazioari muga bat jartzeko.
Filtrazioaren lan hau, konplexua izan daitekeela ez dugu zalantzan jartzen, baina beharrezkoa da. Askotan dugun informazioaren erdiarekin soberan izaten delako edozein lan edo gestio egiteko, izan ere, masifikazio horren aurrean "galtzeko" edo zoratzeko aukerak ere handitzen dira. Informazio guzti horrekin lana erraztuko digun esperantzaz, maiz kontrako efektu bat sortzen du, gure eskuetan geratzen delako filtrazio lan hori burutzea eta hori bai dela konplikatua.
Guzti honen ondorioz,
teknologia irensten gaituen "mounstroa" da.

2008/10/30

PLANGINTZAREN ARIKETA

Lehenengo ariketa hau egiteko, Arkaitz Lareki etorri zitzaigun txosten batekin. Txosten hori irakurtzeko eta nahi genuen gaiari buruzko bi klaseren plangintza egiteko esan zigun. Irakurri, irakurri genuen, baina egin...
Handik aste batera Lorea etorri zitzaigun aurreko ariketaren inguruan ea zerbait egin genuen galdetuz eta klasean hau egiteko denbora utziko zigula esanez.
Hor hasi zen teknologia berrien inguruan hitz egiten eta klasean zehar egingo genituen ariketen inguruan azalpenak ematen.
Ariketa bakoitzak bere aldetik egin zuen oraindik ez zegoelako talderik osatuta. Baina arazo eta duda amankomunak eduki ditugu denek, ez baikenekien ariketa nola egin. Adibide bezala, Mirenek bere batxilergoko testuliburu bat hartu zuen oinarri bezela eta horren arabera egin zuen lana. Hala ere, zalantzak sortu ziren zenbait puntutan: irakasle eta ikaslearen rola, taldearen eta gelaren antolaketa eta denboraren banaketan. Galdera horiek gelan argitu ziren irakaslearekin.
Era berean, gure artean eztabaidatzean, zailtasunak egon dira gai ezezagun baten aurrean puntu horiek zehaztean. Zaila baita hain arlo ezberdinetako jendeak iritzi berdinak edukitzea.
Ariketa egiteko klasean emandako denbora eta etxean testua irakurtzen pasatakoa erabili da.
Ondorio bezala, ikusi dugu testuak ez digula asko lagundu, zailtasunak eduki ditugulako orokorrean. Gainera, klase bat prestatzea ez dela erraza ikusi dugu.

AURKEZPENA


Aupa klase!!!


Hemen gabiltza abentura honetan, eta nor garen jakin nahiko duzue, ezta??
5eko taldea gara eta hor doaz gure izenak, ezkerretik eskubira:

Zuzenbidetik, Itziar Elorza eta Naroa Prieto. Arkitekturatik, Larraitz Errazkin. Historiatik, Julen Ramos eta Erizaintzatik, Miren Auzmendi.