Testuingurua
LGE: 1970an atera zen aurrera. Diktadura urteak ziren eta 1857ko Moyano Legea jada zaharkituta zegoen. Diktaduraren helburua gizartea modernizatzea zen, industria garatzeko eta ekonomikoki aurrerapausua emateko. Kontuan hartu behar dugu garai hauetan landa munduaren pisua handia zela eta analfabeto kopurua ere altua zela, legean aipatzen den moduan %75ra heltzen zen.
LOGSE: 1990. urtean sortu zen eta PSOEren hirugarren legislaturapean eman zen. Historikoki beste aurrerapauso bat antzematen da: 1986an Europar Batasunean sartzen da eta honekin Espainia mundura zabaltzen dela dirudi. Honen adibideak dira baita 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoak eta Sevillako Expoa. Aurrerapauso hau LOGSEko organigraman bertan ikus daiteke, LGErekin alboratuz Eusko Jaurlaritzaren zigilua duela, horrela argi ikusten da Hezkuntza ez dela Diktaduran bezala entidade bakarrean zentralizatzen.
LOCE: 2002an aurkeztu zen PP gobernuan zegoelarik eta ez zen inoiz hezkuntzan aplikatzera iritsi. Lege honen aurkezpenarekin istiluak egon ziren eta istilu hauen isla organigraman ikus daitezke: ez da kasualitatea "aprobado por el parlamento" azaltzea, PPk bakarrik zegoenean hau aurrera ateratzeko prest. Kontuan hartu behar da 1998tik aurrera inmigrazioa hasi zela eta residente kanpotarrak bost aldiz hazi zirela eta fenomeno honi erantzuteko beharra ikusi zuten.
LOE: 2006an PSOEren gobernuak onartutako lege honekin, aurreko gobernu popularrak aurrera ateratako hezkuntza legedia alboratuko da. Oraindik guztiz aplikatzeko dagoenez, ez da ondoriorik ikusi, baina garai modernoen iritsieraren isla badauka. Alde batetik, hezkuntza estatua bera modernizatzeko tresnatzat dauka, bertan biztanleria osoak ikasi dezake bazterketa edo diskriminaziorik gabe. Beste aldetik, Unibertsitateko aldaketak sartzen ditu eta Goi Mailako Europar Espazioaren aplikazioa barneratzen du. Hau da, Bologna prozesua sartzen du eta berak hartzen ditu Unibertsitateen eskumen asko: zikloen banaketak, titulu eskaintza...
Berrikuntzak
Atal honetan azken lau legeen arteko berrikuntza nagusienak aztertuko dira, LOGSE eta LGEen arteko konparaketarekin hasiz.
LOGSE: Aldaketa ugari dakartza, baina garrantzitsuenak hauek dira: 16 urte arte derrigorrezkoa, haur eskola (0-3 urte) eta haur hezkuntza (3-6) bereizten ditu,mugikortasun aukera ugari, derrigorrezko sarrera probak ezartzen dira, Lanbide Hezkuntzaren aukera sartzen du, baita Batxilerreko 3 modalitate ezberdin (arte, zientzia-teknologikoa; letrak).
LOCE: DBH 3. mailan humanistiko-zientifiko eta teknologikoaren artean erabaki beharra. Era berean batxilergoko titulua lortzeko azterketa, reválida, ezartzen da 1970eko legediarekin ezabatu zena. Azkenik 25 urtetik gorakoentzat unibertsitaterako sarrera proba sortzen da.
LOE: LOCEko DBHko banaketa desagertzen da, titulu tekniko gehiago bereizten dira, proba diagnostikoak sartzen dira eskolarizazioan zehar eta unibertsitatea fase gehiagotan banatzen da.
Ikusi daitekeen moduan lege bakoitza garai berrietara moldatzen saiatzen da.
Hala ere zeharka ikusi daitekeen moduan, alderdi politiko bakoitzak bere interesen arabera jokatzen du hezkuntzan, honen guztizko garapena mugatuz.
Hurrengo taulan ikus daitezke konparaketa zehatzagoak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario