Praktika honetan legeak planteatzen dituen ordu banaketen inguruan aritu gara, zentruaren esku geratzen diren 5 ordu libre horietan zentratuz.
Orokorrean ez dugu arazorik eduki orduen banaketa egiteko orduan. Izan ere, banaketa garaian Matematika, Gizarte eta Natur Zientzien orduak berdinduak egon behar dutela adostu baikenuen. Horrela, Batxilergoan aukeraketa egiteko garaian, 3 hiru arlo hauek berdin landuak izango zituzten ikasleek.
3 gai hauek berdintzeaz gain, tutoretzari garrantzia eman behar zitzaiola ikusi genuen eta horregatik beste ordu 1 bertan inbertitzea adostu genuen. Modu honetan DBHko lehen zikloko kurtso bakoitzean ordu bat eskainiko zaio tutoretzari.
Hala ere, eztabaida sortu zen azken ordua nori eman adosteko orduan. Izan ere, taldekide batek plastikari eman nahi baitzion, kreatibidadea eta inprobisazioa lantzen duela argudiatuz. Gainera, plastikari bi ordu bakarrik emanez gero, haurrak lanean hasterako bukatu behar dutela esaten zuen. Azkenean, plastikaz gain arlo hori lantzen den beste zenbait irakasgai eskeintzen direnez (teknologia eta tailerrak), gelditzen zen ordu hori heziketa fisikoari ematea erabaki genuen. Horrek ere eztabaida sortu zuen, izan ere, plastika defendatzen zuenak, kirolak konpetibidadea besterik ez duela bultzatzen esan baitzuen. Baina besteen ustez, kirolak konpetibidadea bultzatzen badu ere, beste gauza positiboagoak ere lantzen ditu, hala nola, disziplina, elkarkidetza, harremanak estutzen laguntzen du eta osasunerako onuragarria da.
Eskainitako bigarren praktikari buruz esan, taldekide guztiak ados geundela erlijioa kentzearekin. Gure esperientzia kontuan hartuz, erlijioaren ordez, etika egiten genuen eta aberasgarriagoa iruditzen zaigu, bertan erlijio eta kultura ezberdinak ikasten baikenituen. Gainera, erlijioa kenduz gero, beste hizkuntza bat ikasteko aukera eskaini daitekeela ikusten dugu, frantsesa esaterako.
Azken ariketan, libre gelditzen diren 5 orduak errefortzu ordu bezala uzten dira. Aukera hau teorikoki egokia iruditzen zaigu, nahiz eta praktikara eramatea konplikatua ikusi. Iruditzen zaigu, errefortzu ordu hauek, beti irakasgai berdinei bideratuta egongo direla orokorrean. Irakasgaien garrantzia klasifikatzeko ohitura baitago eta plastikako irakasleak esaterako, errefortzu orduak eskatuko balituzke ez litzaizkiokela eskainiko matematikak garrantzia gehiago duela argudiatuko bailukete. Gainera, irakasleek ez badute errefortzuen beharrik ikusten zer gertatuko litzateke ordu horiekin?
Bukatzeko esan, ariketa hau egiterako orduan, taldekide bakoitzak ikasi duena defendatzeaz gain, gure txikitako esperientziek eta gustuek ere zer ikusi handia izan dutela izandako eztabaidetan.